Gizartea -

Joan den astelehenean

Agurainen amona hil zuen gazteak gaitz psikiatrikoa du

Ustez amona hil zuen gazteak gaitz psikiatrikoa du eta drogak kontsumitzen ditu, eta horrek eragin zezakeen emakumea labankadaz hiltzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astelehenean Agurainen (Araba) ustez amona hil zuen gazteak gaitz psikiatrikoa du eta drogak kontsumitzen ditu, eta horrek eragin zezakeen emakumea labankadaz hiltzea.

Ikerketaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez, gaztea tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari zen pertsonalitate arazoak eta arazo sozialak zituelako eta, gainera, kokaina kontsumitzen zuenez, portaera gatazkatsua izaten zuen askotan.

Aipatu iturrien arabera, gazteak aurrekariak zituen indarkeriaz bi lapurreta egiteagatik eta etxean bere senideei jo omen zien. Hori dela eta, epaile batek urruntze agindua ezarri zion, baina dagoeneko iraungita zegoen agindu hori. Gaztea ez zen oso ongi konpontzen familiarekin, baina amonarekin harremana mantentzen zuen.

Hasiera batean gazteak diru eske zebilela uste bazuten ere, ikerketek argitu dute amona hil zuen gazteak gaitz psikiatrikoren bat izan zuela, baina ez ziola dirurik eskatu amonari.

Gazteak atxilotuta jarraitzen du, baina&' || 'nbsp;oraindik ez dute epailearen aurrera eraman; bestalde, hilketaren arma, aurkitutako sukaldeko laban bat izan daitekeela uste du Ertzaintzak.

Era berean, odolez betetako gaztearen arropa ikertzen ari da Ertzaintza. Bihar Gasteizko emakumeen plataformak hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egingo du Andre Maria Zuriaren plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea